Herria tabernako banderak lapurtu dituzte, beste behin ere

herria1 Euskal presoen Euskal Herriratzearen aldeko ikur bat duen ikurrin bat eta Arrano Beltzaren bandera bat, Herria tabernan. (Argazkia: Herria Kultur Elkartea)

Parte Zaharreko Herria Kultur Elkarteak salatu duenez, Ikatz kaleko Herria tabernako ikurrina, euskal presoen aldeko bandera eta Arrano Beltzarena lapurtu dituzte, berriz ere. Sare sozialetan azaldu dutenez, hilaren 23ko gauean, ostiralean, “ezezagunek” lapurtu egin zituzten aipatu banderak. “Herriaren ikurrak defenda ditzagun. Faxismoari stop!”, gaineratu dute.

Ez da Herriako ikurrak lapurtu dituzten lehenengo aldia, otsailean, martxoan eta ekainean, esaterako, antzeko gertakariak salatu baitzituen Herria Kultur Elkarteak. Bestalde, Herriaren argitalpenean Ikatz kaleko Aurresku tabernak iruzkindu duenez, Aurreskuko banderak ere lapurtu zituzten.

HITZAkide HITZAkide