Ur mozketak egingo dituzte Ulia inguruko hainbat kaletan
Edateko uraren sarea hobetzeko lan batzuk direla eta, ur mozketak egingo dituzte bihar Ulia inguruan. Donostiako Udalak jakinarazi duenez, ur mozketa horiek 09:00etatik 13:00etara izango dira, ondorengo kaleetan: Ategorrietako Galtzara Zaharra (53tik 107ra), Bordatxipi, Rodil, Arbola, Larraga, Manteo, Alejandria; Zemoria (11tik 27ra), Indianoene (9tik 19ra) eta San Blas.