Erreskate simulakro bat egin dute Kontxako badian
Gaur goizean, Ertzaintzaren erreskate batek ezustean harrapatu ditu Donostiako kaian eta inguruetan zeuden herritarrak. Kontxako badian bi salbamendu itsasontzi zeuden, eta helikoptero bat azaldu da erreskate lanak egitera. Kaiko Gurutze Gorriaren atzealdeko arroketan zegoen pertsona bat artatu eta helikopteroz eraman dute.
Nautikoan zeuden batzuek ez zekiten gertaturikoa istripu bat zen ala simulakro bat. Udaleko iturriek jakinarazi dute simulakro bat izan dela, eta egun hauetan Donostian egiten ari diren anestesisten kongresu batekin lotura duela.