Gabonetako argiteria "gehiago" murriztu behar dela dio Eguzkik
Eguzki talde ekologistak begi onez ikusten du Donostiako Udalak Gabonetako argiztapena astebetez murrizteko hartu duen erabakia begi onez ikusten du. Baina argi diote: ez da nahikoa. “Klima eta energia larrialdiak etengabe denon ahotan daudenean ezin dugu 36 eguneko parentesi bat ireki eta energia xahutu ezer gertatuko ez balitz bezala”.
2015etik ari dira salatzen Gabonetako argiztapenaren “alferrikako gastuak” etengabe gora egin duela Donostian: “Lehendabizi, arkuen eta argien kopurua handitu egin zen, Gabonetan hiri ‘argitsuena’ zein izango ote zen lasterketa zoro horretan bete-betean parte hartuz. Ondoren, pizteko epea ere luzatu egin zen, hilabete batetik 45 egunera”.
Donostiako Udalak joan den astean jakinarazi du aurten astebetez murriztuko dela Gabonetako argiztapena, 43-45 egunetatik 36 egunetara. Honela dio talde ekologistak: “Ongi etorria izan bedi erabakia, udalak keinu pedagogikotzat jotzen duena, baina, keinua, berandu iristeaz gain, oso motz geratzen da, eta askoz gehiago egin daiteke”.
Hainbat proposamen egin dituzte Eguzkiek. Hala nola, astegunetan argiak 21:00etan itzaltzea, kalean jende gutxi baitabil; Gabonak hilabetera mugatzea; neurri hauek noriari ere aplikatzea, “alferrikako energia-gastua dakartelako”.