Manteoko kiroldegiko estalkia zaharberrituko du udalak
Manteoko kiroldegiaren estalkia zaharberritzeko lehiaketa 150.000 euroan atera da, eta bertako itoginak moztea du helburu, Paco Yoldi kiroldegian egin zen moduan. Enpresa aukeratu eta obra esleitu ondoren, lanek sei asteko iraupena izango dute.
Manteoko kiroldegiaren estalkia 1997koa da, instalazioa eraiki zenekoa, eta egoera txarrean dago, ur-iragazketak eta xaflaren oxidazio orokorra ditu eta.
Donostia Kirolak azpimarratu duenez, obrak ez du eraginik izango instalazioaren ohiko jardueran, eta estalkiaren material guztia ordeztea eta isolamendu termikorako beira-zuntzezko manta jartzea ekarriko du. Eguzki plakak desmuntatu egingo direla jakinarazi dute, ondoren berriro jartzeko.
Instalazio fotovoltaikoak iaz jarri ziren, 66.000 eurotik gorako gastuarekin, beste udal eraikin batzuek ere energia lortzeko azpiegitura horiek dituztelarik: Besteak beste, Morlanseko Udaltzaingoaren eraikina, Pio Baroja kiroldegia, Aitor Ikastola eta Bidebietako pilotalekua.