Markagailua irauli behar dute Txapeldunen Ligan jarraitzeko
Realak erronka zaila bezain polita izango du gaur Alemanian. Bayern Munichen aurka ariko dira 19:00etan, Txapeldunen Ligako atariko neurketaren itzulerako partidan. ETB1 telebista katean eta Realaren Youtube kanalean ikusi ahal izango da.
Joanekoan 0-1 galdu ondoren, txuri-urdinek markagailua irauli beharko dute Txapeldunen Ligan jarraitzeko. Izan ere, kanporaketa gainditzen duen taldea sailkatuk da multzoen faserako. Beraz, partida ona ez ezik, eraginkorra egin beharko du Realak Europako ibilbideari jarraipena emateko. Joanekoan erakutsitako joko eta lan ona berretsi, eta golak egin beharko dituzte alemaniarrak kanporatzeko.
Natalia Arroyo entrenatzailearen arabera, irabazteko “partida perfektua” egin beharko dute. Horrela ere, gauza txiki batzuk hobetuta aurrera egiteko aukerak dituztela gaineratu du. “Ezin dugu presaka aritu, baina gauza txiki batzuk aldatuz hobera egin dezakegu”.