Hiritarron Harrera Sareak arropa, mantak eta bestelakoak behar ditu
Hiritarron Harrera Sareak askotariko materiala behar du zaurgarritasun egoeran dauden pertsonentzako. Zehazki, honakoak behar dituzte: motxilak, barruko arropa, 38 eta 44 neurrien arteko zapatak, kirol zapatilak eta botak, toallak, lo zakuak eta mantak, sukaldeak (gas bidezkoak, elektrikoak edo su txikiak), kanpin dendak, esterak, linternak, mugikorrak, bizikletak eta kirol arropa. Bereziki, gizonentzako behar dute aipatu materiala.
Material dohaintzak egiteko, redacogidaciudadana@gmail.com helbide elektronikora idatzita edo 662-54 09 67 telefono zenbakira deituta jarri daiteke harremanetan Hiritarron Harrera Sarearekin. Era berean, boluntario gisa lan egin nahi izanez gero ere aipatu bideak erabili daitezke sarearekin harremanetan jartzeko. Diru ekarpenak egin nahi izanez gero, kontu korronte honetan egin daitezke: ES44 2095 5013 7091 1957 7666.