Iñaki Larramendi hil da, ETAren sortzaileetako bat
Iñaki Larramendi (Donostia, 1929 – 2022) hil da 93 urterekin; Ekineko kide izandakoa eta ETAren sortzaileetako bat. Ekin sortu zutenen artean, bizirik zegoen bakarra zen Larramendi. Gerra bukatu eta handik hamarkada batera hasi ziren militatzen. Gerora, ETA sortu zuten.
Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-k kontatuta dauka 1947an hasi zela bera EIA Eusko Ikasle Alkartasuna ikasle taldearekin harremanetan. Herbehereetan zuen egoitza, eta Ikasle izeneko aldizkari bat Bizkaian eta Erne izeneko beste bat Gipuzkoan banatzen zituzten. Harekin bateratsu zen Larramendi ere. 1950ean atxilotu zituzten Larramendi, Txillardegi, Iñaki Gantzarain eta Jose Maria Benito del Valle; EIA desegin zuten poliziek.
1952an, gazte haiek berriro elkartzen hasi ziren. Euskara ikasten, existentzialistak ikertzen eta euskal foru lege tradizionalak ikertzen hasi ziren. Autoformazio talde horrek Ekin izena hartu zuen 1953an. Larramendi 1953an sartu zen taldera. ETAren eratze batzarrean izan zen Larramendi, handik bost urtera, Deban.
Jarraitu albiste osoa irakurtzen Berriaren webgunean.