Nadia Ghulam ekintzaile afganiarrak hitzaldia emango du Donostian
Nadia Ghulam (Kabul, Afganistan, 1985) afganiar idazle eta errefuxiatua da. Hamar urtez, bere hildako anaia zenarena egin zuen, talibanen erregimenak emakumeen aurka ezarritako debeku zorrotzak saihesteko. Urte batzuk geroago, esperientzia hori kontatu zuen Agnes Rotgerrekin batera idatzi zuen El secreto de mi turbante eleberriaren bidez (Nire turbantearen sekretua, Edicions 62, 2010), eta Prudenci Bertrana saria eman zioten.
Egun, Herrialde Katalanetan bizi da Ghulam, errefuxiatu politiko gisa. Giza eskubideen defendatzaile eta aktibista moduan, idazten eta hitzaldiak eskaintzen jarraitzen du. Donostian izango da bihar, urriaren 4ean, 19:00etan Okendo Kultur Etxean. Erei elkarteak antolatu du hitzaldia. Berria-k elkarrizketa interesgarria egin zion duela 2016an.