Bueltan da Nosferatu zikloa Tabakaleran
Nosferatu zikloaren hirugarren denboraldia hasiko da bihartik aurrera Tabakaleran eta sarrerak eskuragarri daude jada. Urte oson zehar Donostia Zinemaldiaren historiara hurbilketa bat eskaini du Nosferatu zikloak. Asteazkenero izango dira filmak, abendura arte.
Orotara, 40 film inguru proiektatuko dituzte, 1953az geroztik Zinemaldiko programatik igarotakoak, eta batez ere sail ofizialen eta zuzendari berriei eskainitakoen artetik aukeratuak.
Atzera begirako honen asmoa hauxe da, Zinemaldiaren historiaren errepaso bat egitea, ahalik eta anitzena, “zinemaren historiaren azken 70 urteak markatu dituzten zinemagileak eta filmak bilduta”.
Zikloarekin batera bi liburu editatuko dira, bata gaztelaniaz eta bestea euskaraz, Zinemaldiaren historiak inspiratuak. Lehena, Zinemaldia 1953-2022. Singularidades del Festival de Donostia / San Sebastian, Coleccion Nosferatu-ren 18.a, Quim Casasek koordinatu du eta urtarrilean argitaratuko da. Bigarrena, Katixa Agirrek idatzia, Nosferatu Bildumaren 10.a, 2022aren amaieran editatuko da.