'Munduari bira eman zion ontzia' erakusketa ikusgai, Euskal Itsas Museoan
'Munduari bira eman zion ontzia' erakusketa. (Argazkia: Euskal Itsas Museoa) Euskal Itsas Museoak urriaren 16ra arte ikusgai izango den Munduari bira eman zion ontzia erakusketa aurkeztu du. Erakusketa, Aristides Esteban Hernandez Ares artista kubatarrak izen bera duen ipuin ilustraturako sortutako hamasei lanek osatzen dute. Ipuina Joseba Sarrionandiarekin batera egin du, eta Elkano Fundazioak bultzatu du. Horrez gain, Joseba Sarrionandiak erakusketari buruzko hitzaldia eskainiko du asteazkenean, urriak 5ean, 19:00etan.
Era berean, Beñat Gerekaren Itsasoak pizten gaitu dokumentala, Getariak itsasoarekin duen harremanaz hausnartzen duen dokumentala, emango da urriaren 6an, 19:00etan, Euskal Itsas Museoaren ganbaran.
Bi ekitaldietarako sarrera doakoa izango da, eta izen ematea museoaren webgunearen bidez egin ahal izango da.

