Egiako literatur solasaldietan idazleekin hitz egiteko aukera egongo da
Egiako literatur solasaldiak egitasmoak ekaina bitarteko egitaraua aurkeztu du. Euskarazko literatura sustatzeko auzoko egitasmoak, hainbat gai jorratzeko aukera eskaintzen du hilabetean behin. Ohikoa den eran, autorearekin hitz egiteko aukera eskaini ohi da, eta aurten hainbat dira hitzartutako saioak.
Hurrengo saioa Nerea Loila debarraren Epizentroa (Erein, 2021) izango da, urriaren 26an. Loiola bertan izango da, eta laudatutako bere ipuin bildumari buruz hitz egiteko aukera zabalduko du.
Azaroko saioan, Iruñeko Hedoi Etxarte idazlea etorriko da, bere hirugarren poema liburua izan den Sortaldekoak (Susa, 2021) aurkeztuz.
Bertan parte hartuko duten hurrengo idazleak Irati Jimenez eta Edna O’Brien izango dira, martxoan eta apirilean hurrenez hurren. Gainontzeko saioetan autorea egongo ez den arren, eztabaida eta solasaldiak ziurtatuak daude, ohikoa den eran.