Masa kritikoa buelta da Donostian: ostiral honetan abiatuko da berriz
Beste hirietan bezala, Donostian ere bueltan da Masa Kritikoa. Bizikletan hiria zeharkatzen duen taldea da Masa Kritikoa, trafikoan bihurtu, eta hiria autoentzat bakarrik ezin dela izan aldarrikatzen duena.
“Gasolinarik ez, eskerrik asko” lelopean egingo dute ostiral honetan, 20:00etatik aurrera. Tabakaleran elkartuko dira, eta Erdialdeko kaleak zeharkatuko ditu, musika eta giro onak lagunduta.
Txirrindulari taldea izanik, ibilgailu bakar moduan funtzionatzen dute, trafikoa beren eginez. Honela, hiriek autoekiko duten menpekotasunaren inguruan kontzientzia sortu nahi da, beti ere, festa giroan.
2011tik 2012ra hainbat aldiz egin zen Masa Kritikoa Donostian, eta aurten, beste talde batek berreskuratu du. Oraindik ez du hilabeteroko martxa hartu, baina hori espero dute deitzaileek.