Soula euskaraz gozatzeko disko berria kaleratu du Arima Soulek

Gaur aurkeztu du Arima Soul taldeak bere lehen lan luzea, Arima Soul CD, LP eta formatu digitalean. Soul doinuak euskaraz sortzea da taldearen helburua eta aurreko lanarekin alderatuta “pertsonalagoa” dela uste dute taldekideek.
Mikel Makalak eta Lidia Insaustik sortutako soul musika proiektua da Arima Soul, geroago Paul San Martin (teklatuak) eta Gorka Gaztanbide (bateria) gehitu zirelarik. 60 eta 70 hamarkadako Rhythm & Blues, Soul, Funk, Groove eta Jazz taldeen eragin argiarekin, baina baita estilo horietako korronte garaikideenari begira, hau da Neo-Soula. 2022ko udaberrian, Donostiako Elkar estudioetan aritu ziren egitasmoaren lehen disko luzea grabatzeko, Victor Sanchez soinu teknikariaren gidaritzapean.
Atzo aurkeztu zuten diskoan energia gehien duen kantetako bat, emakumeen aldeko Gu andereak kantua, Motown dardara argiekin.