"Ez dakit beste hautagaitzarik aurkeztuko den"
Eneko Goia alkateak ez du argitu EAJren Donostia alkategaia izango den 2023ko udal hauteskundeetan.
Tokiko Gobernu Batzordearen osteko prentsaurrekoan galdetu diote, eta “zuhur” jokatu nahi duela adierazi du: “Nik ez dakit beste hautagaitzarik aurkeztuko den”.
Bi itzuliko prozesua egingo du EAJk batzokietan, eta lehendabizikoa datorren astean izango da. Orduan egingo da hautagaitzen aurkezpena, eta militanteek izango dute erabakitzeko aukera. Goiak adierazi du alderdiaren barneko prozesua “errespetatu” behar duela, eta, horregatik, ez du baieztatu hirugarrenez alkate izateko aurkeztuko ote den.
Gogoratu behar da EAJk Goiari proposatu diola, berriz ere, alkategai izateko.