Tradizioari eutsi diote

DNI_jaurtikera DNI jaurtiketa egin dute eguerdian, Amara Berriko jaietan. (Argazkia: Amara Berriko jai batzordea)

Amara Berriko jaietako txupinazoa ostiralean botako dute. Tira, txupiNazioa. Horrela ere, hasi dira festak berotzen. Astelehen eta asteartean mural herrikoia margotu ondoren, urriaren 12ko jarduera tradizionalak berreskuratu dituzte gaur. Hau da, DNI jaurtiketa eta Poteo Fatxoa. Eguerdian elkartu dira hainbat lagun jai gunean, tradizioari eusteko.

Poteo

‘Poteo fatxoa’ egin dute auzoan. (Argazkia: Amara Berriko jai batzordea)

Ostiralean egingo dute mural herrikoiaren aurkezpena. Oinak auzoan, euskara ahoan leloa du, eta jarraian ikus dezakezue nola geratu den.

Mural_herrikoia

Amara Berriko mural herrikoia. (Argazkia: Amara Berriko jai batzordea)

Egitaraua: Amara Berriko superxagu jaiak 2022

HITZAkide HITZAkide