Txomiñeneko Arteleku plazako lanak bukatzeko epea abendura arte atzeratu dute
Urriaren 24rako Arteleku plaza berria bukatuta egotea aurreikusten zuen Donostiako Udalak, baina ez da horrela izango. Astearteko Tokiko Gobernu Batzordean onartu zuten obra bukatzeko epea abendura atzeratzea. Plazako landareak eta zuhaitzak jartzea falta da.
Lanberri auzo elkarteak prentsaren bidez izan du atzerapenaren berri. “Kontratua atzeratzeko arrazoi bakarra zuhaitzak landatzea bada, zentzua dauka. Landaketak neguan egin ohi dira. Lanak hilabete bukaerarako bukatzen badituzte, eta soilik landaketak falta badira, arazorik ez dago. Ea horrela den, obra neguan ofizialki bukatzeko”, adierazi dio auzo elkarteak hedabide honi.