Sarriegi plazako eskulturak datorren hilean birkokatuko dituzte
Sarriegi plazako danbor jotzailearen, urketariaren eta Raimundo Sarriegiren eskulturak dituen erdiko parterrea azaroan birkokatuko dute. Lanak Moyua enpresari adjudikatu dizkiote, 131.609 euroko aurrekontuarekin, eta San Juan kalearen eta Sarriegi plazaren arteko komunikazioa hobetuko da horrela. Hilabeteko epean gauzatu beharko dituzte lanak.
Era berean, plazaren erdiko farolaren azpiko idulkia ere kenduko dute. Ondorioz, zona osoa birzolatuko dute, beharrezko birkokapenak eginda.