Bera Berak Besançon gainditu beharko du Europako Ligan aurrera egiteko
Europako Eskubaloi Federazioak (EHF) gaur arratsaldean egin du Europako Ligako Q3 kanporaketaren zozketa. Bera Berari Besançon talde frantziarra egokitu zaio.
Kanporaketa azaroko Europako Txapelketaren ondoren jokatuko da. Abenduaren 3an edo 4an izango da joanekoa Frantzian, eta abenduaren 10ean edo 11n itzulerakoa Donostian.