LABO XL jaialdia bueltan da, arte eszenikoen oholtza berritzailea
LABO XL Donostiako Espazio eta Hizkuntza Eszeniko Berrien Jaialdiaren laugarren edizioaren aurkezpena egin dute Tabakaleran:”Positibotasunez, alaitasunez eta energiaz ongietorria ematen diogu LABO XLri”. Ekitaldian, Oihana Vesgak hartu du parte, dantzaria eta aurtengo karteleko protagonistaren irudia.
Jaialdia “are gehiago sendotzeko eta arte performatiboen erreferente bihurtzeko” urtea da honakoa. Aurten, “sare hitzak inoiz baino protagonismo handiagoa du” antolatzaileentzat. Dantzagunea edo Atzegi bezalako ohiko kolaboratzaile finkatuez gain, kolaborazioa estutu dute Circula! (Dantzaren sektoreko profesionalen mugikortasuna errazten duen estatuko programa) edo Caceresko DZM dantza-jaialdiarekin.
Ohiko espazio eszenikoei beste berri batzuk gehitu dizkiete: Convent Gardeneko La Criptaren itzulera eta ViktoriaEugenia Club. Gainera, lanerako espazio berriak gehitu dituzte: Tabakalerako dantzarako Platoa eta Sortzaileen Gunea.
Guztira hamazazpi dantza eta performance ikuskizun izango dira, pieza birtual bat, b lantegi, liburu aurkezpen bat, bi topaketa profesional eta DJ sesio bat
Horietatik lau, estatu mailako estreinaldiak izango dira. Emakumeen presentzia nabarmendu dute; LABO XLren eszenatokietatik igaroko diren 31 antzezletatik hemezortzi emakumeak izango dira eta aurkezten diren hamazazpi piezetatik hamar emakumeek sortu dituzte.
Abonoak eta sarrerak salgai daude dagoeneko eta bestelako jarduerentzat izen emateak zabalik daude