Mikel Garziandia izango da Donostiako gotzain berria

Mikel Garziandia nafarra, Aralarko San Migel Santutegiko kapilaua, izango da Donostiako gotzain berria. Honela, zortzi hilabeteren ostean, elizak topatu du Jose Ignacio Munillaren oinordekoa nor izango den.
Etxarri Aranatzen jaioa, ezaguna egin zen Nafarroan, Aralarko capellan zenean, Aralarko Miguel Deunarekin egiten zuen prozesioan, erakunde publikoekin izandako tirabiragatik. Izan ere, urteetako tradizioa zen hautetsi publikoek ongi etorria ematea santuari, eta, EH Bildu, Ezker Anitza, Ahal Dugu eta Geroa Baik osatutako gobernuak, harrera ofizialik ez ziola egingo esan zuelako.
Garziandia, 51 urtekoa, Fernando Sebastian kardinal emerituaren itzalean hazi da eta, eliz iturrien arabera, Juan Carlos Elizalde, Munillaren beste hautagaia, baino “kontserbadoreagoa” da, Gara-k jaso zuenez.
Mikel Garziandia Etxarri Aranazko apaizaren kargu berriaren iragarpena gaur eguerdian egingo da, Egoitza Santuko Bollettinoan destino berria argitaratuz.
Munillaren itzal polemikoa
Munillak Donostian eman dituen 12 urteak ez dira polemika gabekoak izan; 2018. urtean Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna baino lehenago, mugimendu feministaren inguruan adierazpen gordinak egin zituen: “Demonioak haien lerroetatik bertatik gola sartu die” adierazi zuen Radio Marian, eta abortua genozidioa dela ere esan zuen.
Gipuzkoako Elizbarrutiaren buru izendatu zituztenetik, Gipuzkoako parrokoen % 77 Munilla aukeratzearen aurka agertu ziren. Garai hartan Gipuzkoan zeuden 110 parrokoetatik 85ek testu bat sinatu zuten, esanez “ez zela pertsona egokia esleitutako kargua betetzeko. Era berean, Kristau Taldea izenarekin elkartutako 178 fededunek, elizbarrutiko komunitatea kontuan ez hartzea kritikatu zuten eta, ondorioz, “engainatuta” sentitzen zirela.