Zubietako plaza apaindu dute Euskaraldirako

Pasa den ostiraletik beste kolore bat du Zubietako plazak. Zehazki, haurren parkeko alboko paretak. Euskaraldiaren harira, urdin koloreko mural ederra margotu zuten auzolanean. Haur, gazte zein helduek parte hartu zuten.
Hona hemen azken emaitza: