Ilargian eseri da Gartxot Unsain
Ghau proiektuak izandako harrera onari jarraipena emango dio Gartxot Unsain musikari donostiarrak. “Indar honi heldu eta abesti berriak datoz orain, bi astetik behin kaleratzen joango naizen kantu sorta luze bat”, adierazi du sare sozialetan. Lehena dagoeneko entzungai jarri du: Ilargian eseri. “Garai berriak datoz era gogotsu nago”, gaineratu du.
Otsailean nora(ez)eroso lan laburra argitaratu zuen. “Duela hilabete batzuk kaleratutako lehen EP txikiak espero ez nuen egoera eta lekuetara eraman gaitu, eta denak irribarrez hartu ditugu”, azaldu du.
2018an sortutako proiektua da Ghau, musika oinarri, “artearen aniztasuna defendatu eta diziplina ezberdinen nahasketa burutu nahi duena”. Hain zuzen ere, OSA + Mujika dantzari eta estilista donostiarren laguntza du ikus-entzunezkoetan eta zuzeneko emanaldietan.