TAO-ko eta garabietako langileek greba egingo dute berriz ere
Duela bi aste egin zuten moduan, Gipuzkoako TAO eta garabi zerbitzuetako langileek greba egingo dute ostiraletik igandera (hilaren 28tik 30era), ELA, CCOO eta LAB sindikatuek deituta. Greba hasteko, mobilizazioa egingo dute ostiralean Donostian. 10:30ean elkarretaratuko dira udaletxearen aurrean, eta manifestazioa egingo dute ondoren, handik abiatuta.
“Lan hitzarmen duin bat” aldarrikatzen dute, batik bat, soldatak KPI-aren arabera eguneratzeko eta urtean 1.592 lan ordu egingo dituztela bermatzeko. Aldiz, patronalak proposatzen du %4,5eko soldata igoera egitea 2021-2024 urteen artean, antzinatasunean eta baja osagarrietan murrizketak egiteaz gain, sindikatuek azaldu dutenez. Azaroaren 4tik 6ra ere greba egitea aurreikusten dute, eta 9tik 16rako astean ere bai.