Arantza Sestayoren unibertso magikoa ikusgai
Beldurrezko astea aitzakia perfektua izan ohi da fantasiari eta unibertso magikoei bide emateko. Hari horri tiraka, Arantza Sestayo donostiarraren erakusketa estreinatu dute Udal Liburutegian, bere fantasia errealistako ilustrazioen mundua ezagutzeko.
Azaldu dutenez, pintura prerrafaelistaren eta Art Nouveauren eraginak jaso dituen artista honen erakusketan zehar haurrentzako klasikoetan oinarritutako fantasiazko ilustrazioetatik –Edurnezuri edo Alizia bezalako pertsonaia ezagunekin–hasi eta A Song of Ice and Fire 2022ko egutegi ofizialerako ilustrazioetaraino, denetarik biltzen du. Bidaian zehar bere unibertso gotikoa ere bisitatu daiteke, bere pertsonaia erromantiko, malenkoniatsu eta sentsualekin.
Arantza Sestayo Donostian jaio zen 1964an. Autodidakta, erretratuaren, zeramika diseinuaren eta animazio estudioetako fondoen ekoizpenaren bidetik hasi zuen garatzen bere ibilbide profesionala. Bere obraren erakusgarrietako batzuk hauek dira: Besos malditos, Vampirosedo Reinas de la ilustración española del siglo XXI(Norma Editorial), Rooie OortjesBelgikan, LeewiARTTxinan eta A Song of Ice and Fire(Harper Collins) 2022ko egutegia. Hainbat sariren artean, Irudimenezko Errealismoan lehenengo saria eman zioten Seven Heartsobragatik, Art Renewal Center 2020an.