4.000 lagun, bularreko minbiziaren kontrako martxa solidarioan
Bularreko minbizia eta minbizi ginekologikoa duten emakumeei laguntzeko zortzigarren martxa solidarioaren egin du igandean Katxalin elkarteak. 4.000 parte-hartzaile baino gehiago bertaratu dira, antolatzaileen arabera. Ibilaldiari ekin aurretik, Garbiñe Aramendi elkarteko arduradunak 30.000 euroko txekea eman zion Itziar Bergara Biodonostia Ikerketa Institutuko zuzendari zientifikoari.
11: 00etan abiatu da Alderdi Ederreko lorategietatik Sagueserako norabidean, eta Grosetik itzulia egin ostean, Pasealeku Berrian buelta eman, eta bulebarreraino heldu dira. Martxa hasi baino minutu batzuk lehenago, bertaratutakoek kamisetak, txanoak eta arrosa koloreko motxilak erosi ahal izan dituzte udaletxearen ondoan jarritako postuetan.