Bera Berak abenduaren 3an eta 11n jokatuko du kanporaketa erabakigarria
Europako Ligako Q3 kanporaketaren daten berri izan du Bera Berak. Gogora dezagun, Frantziako Besançon talde frantziarra gainditu beharko dutela multzoen fasera iristeko. Abenduaren 3an jokatuko da joaneko partida, Palais des Sports Ghani Yalouz kiroldegian. Itzulerakoa, berriz, Gasca kiroldegian izango da, abenduaren 11n, 12:10ean.
Datak zehaztuta, Donostiako taldea bidaia prestatzen ari da, eta, aldi berean, sarrerak salgai jarri ditu Gascan girorik onena sortzeko asmoz. Helduek 15 euroko prezioa dute, eta gazteenek eta jubilatuek, berriz, sei eurokoa. Abonatuek % 50eko deskontua izango dute.