Donostiako Orfeoiak Vatikanoan ospatu du 125. urteurrena
125 urteko historian, Donostiako Orfeoiak bigarrenez abestu zuen atzo Vatikanoan. San Pedro basilikako goizeko mezan kantatu zuten, Sainz Alfarok zuzenduta. Aita Gurea kantatu zuten unea beherago ikus dezakezue. Eneko Goia alkatea eta Jon Insausti Kultura eta Euskara zinegotzian han izan ziren. Anekdota gisa, Orfeoiak Zorionak zuri kantatu zion Goiari, atzo 51 urte bete zituelako.
😍Ezin deskribatu zer nolako sentimenduak izan ditudan. Una felicitación que recordaré toda la vida. Eskerrik asko! #Donostia #SanSebastian pic.twitter.com/HBxMXagS8H
— Eneko Goia (@EnekoGoia) October 30, 2022
125. urteurrenaren harira, hedabide honek Orfeoiaren egoera errepasatu zuen otsailean, Ramon Zubillaga eta Iñigo Vivanco abeslarien eskutik. Orfeoiaren historia errepasatzeko erreportajea ere ondu zuen IRUTXULOKO HITZAk, eta Ane Urrutikoetxea abeslariak iritzi artikulu ederra plazaratu zuen.