Alberto Gastesiren 'Gelditasuna ekaitzean' filma Xixongo jaialdian izango da
Zinemagile donostiarraren lehen film luzea 60. Xixongo Nazioarteko jaialdian izango da. Azaroaren 11tik 19ra izango da jaialdia, eta filmaren lantaldea hara joango da pelikula aurkeztera.
Aurten estreinatu zuten filma, Donostiako Zinemaldian, Euskal Zinemaren Galan. Gastesi zuzendariaren anaia, Iñigo Gastesi, eta Loreto Mauleon aktoreak dira pertsonaia nagusiak, bikote bati buruzko zuri-beltzeko istorio honetan. Donostian grabatuta dago, eta pertsonaien iragana eta oraina bereizten ditu. Irutxuloko Hitzak Zinemaldian elkarrizketatu zituen Alberto Gastesi eta Loreto Mauleon, filmaren inguruan luze eta zabal hitz egiteko.