Lorez josi dira Donostiako hilerriak Santu Guztien Egunean
Santu Guztien Egunean, ohikoa den eran, ehunka donostiarrek euren senideak gurtzeko aprobetxatu dute. Goiz-goizetik hasi da Donostiako hiru hilerrietan mugimendua, eguerdi aldera martxan handitu den arren.
Lorez josita esnatu dira hilobi ugari bai Igeldon, bai Altzan eta baita Egian ere. Beste asko egunean zehar ari dira loreekin apainduak izaten, hilerri inguruan dauden lore saltzaileak etengabe ari baitira loreak saltzen. Arratsalderako, kolorez beteta zeuden hilerriak.
Jarraian, egunean zehar hiru hilerrietan egindako argazkien bilduma ikus dezakezue: