Ultra neonaziak Anoetan egon direla salatu dute
Sare Antifaxistak salatu duenaren arabera, hainbat ultra talde neonazitako kideak Anoetan izan ziren joan den igandean, Realaren eta Betisen arteko partidan. Supporters Gol Sur Ultras del Betis eta Suburbios Firm eskuin muturreko taldekoak dira, zabaldutako mezuaren arabera.
Azken hauek, Frente Atleticoren zatiketa dira, Sare Antifaxistak zabaldu duenez, Bastion 1903 taldearekin harremana dutenak. Hain zuzen, hauek dira Aitor Zabaleta realzale donostiarra hil zutenak 1998an.
Sareetan zabaldutako hainbat bideoetan ikus daitekeenez, agur nazia egin zuten partiduan zehar, eta Cara al Sol himno frankista abestu zuten. Sare Antifaxistak gogoratu duenez, Kirolaren Legearen eta Memoria Historikoaren Legearen kontra daude ekintza hauek.
Faxistak Donostian zehar ibili zirela salatu dute ere, eta “horrelakoetan” Ertzaintzak ez duela ezer egiten salatu dute.