Azorak Groseko zortzi bizilagun etxegabetu nahi dituela ohartarazi dute
Bermingham 1, Zabaleta 55 eta Segundo Izpizua 2 etxebizitzetako maizterrei jakinarazi diete kontratuak bukatutzat ematen dituztela, berritzeko eskaintzarik gabe.
Kaleratzeak Stop plataformak eta Azorako maizterrek salatu dutenez, Azora funts putreak Groseko zortzi bizilagun etxegabetu nahi ditu. Azaroaren 30etik abenduaren 31ra bitartean giltzak itzuli eta etxea uzteko eskatu diete. “Azoraren helburua da eraikinak hustea eta espekulazio operazioak egitea”, kritikatu dute.
Egoera horren larritasuna ikusita, maizterrak premiaz bildu ziren alkatetzarekin, eta eskatu zioten Azorari bidal ziezaiola arrazoizko alokairuekin kontratuak zazpi urtez berritzeko eskaera zuzena, udalaren izenean egiten den bitartekaritza baliatuz, 2021eko iraileko osoko bilkuraren ebazpena betez.
“I.V.Azorak udalari eman dion erantzuna hiru eraikinak hustu eta bizilagunak etxetik atera nahi dituela izan da, etxebizitzak eraberritzeko. Horrek ez du betetzen inbertsio funtsak Donostiako alkateari 2020ko urtarrilean emandako hitza. Hau da, inbertsio funtsaren asmoa bizi diren etxebizitzetatik familiak kanporatzea da, horietako asko, hogei urte baino gehiago daramatza etxebizitza horietan eta Gros auzoko batez bestekoaren oso gainetik alokairuak ordaintzen ari direnak, luxuzko etxebizitzetan bihurtzeko. Zein motatako herritarrei zuzentzeko?”, azaldu dute.