Partida bat final-zortzirenetarako
Realak eta Manchester Unitedek partida erabakigarria jokatuko dute gaur Anoetan, 18:45ean. Europa ligako multzoen faseko azkena izango da, eta final-zortzirenetara zuzenean sailkatzeko aukera dute bi taldeek. Txuri-urdinak dira liderrak, eta abantaila hori mantentzeko bi aukera dituzte: irabaztea eta galtzekotan gol bakarreko aldearekin izatea. Huts egiten duenak final-hamaseirenetako neurketa jokatu beharko dira, eta arerioa Txapeldunen Ligatik kanpo geratu den bat izango da.
Old Trafford zelaian irabazi zutenetik, Realak Europako norgehiagoka guztiak irabazi ditu; bostak, alegia. Seigarrena lortzeko Ingalaterrako taldearen kontra jokorik onena egin beharko dute. Imanol Alguacilek 23 jokalari ditu eskura, eta horiek baliatu beharko ditu helburua betetzeko. Alex Sola atzelaria da nobedade nagusia.
Sarrera guztiak agortu dira eta giro paregabea espero da, eguraldiak laguntzen ez duen arren.