Bizilagunak egitasmoa, auzoko migranteak mahai baten bueltan ezagutzeko aukera
Bertakoak eta bertara iritsiak bazkari batean elkartzea ahalbidetzen duen egitasmo bat da Bizilagunak. Urtero, azaroko igande bat antolatzen da topaketarako, eta, aurten, azaroaren 20a izango da. Dinamizatzaile eta mahai zapi baten laguntzaz, “aurreiritziak eta estereotipoak gainditzea eta gizarte kohesionatuago bat faboratuko dituzten esperientzia, zapore eta bizipenak” elkarbanatu ahalko dituzte.
Egitasmoaren bidez, “aurreiritziak eta estereotipoak gainditzeaz gain, elkar hobeto ezagutu eta lagunkide berriak egin ahal izango ditugu gure herri eta hirietan kultura aberatsagoa eta anitzagoa bultzatuz”. Urtero bezala, bi familiek dinamizatzaile baten laguntza izango dute igandeko bazkaria prestatzen laguntzeko.
Egitasmoa Gipuzkoa osoko eskualdeetan egiten da, eta izen emateen arabera antolatzen dira bazkariak. Donostian izena emateko, ondorengo estekan egin daiteke edo telefono honetara deituz: 943-32 18 11.
Hona hemen Hernanin egindako bazkari baten lagina.