Erbesteratuen seme-alaben bizipenei ahotsa jarri die Miren Azkaratek
Lehenengo aldiz euskal iheslari eta deportatuen seme-alaben ahotsak jaso ditu Miren Azkarate donostiarrak, Gara-k argitaratutako Ikusezinak. Erbesteratuen haurrak liburuan.
Azkarateren aitak, Agustin Azkaratek, 33 urte eman ditu Kuban iheslari, iaz Euskal Herrira itzuli zen arte, hain zuzen, bere lekukotasuna idazten ari zela itzuli zen aita, “zirkulua itxiz”. Duela urtebete Argia-k egin zion elkarrizketa jaso genuen hemen. Joan den ostegunean egindako aurkezpenean Ihintza eta Haitz Aldana, Maialen R. Barcena eta Aitziber Zapirain iheslarien seme-alabak izan ziren Azkaraterekin batera.
Kalkulatzen denez, 1960ko hamarkadaz geroztik 2.500 pertsonak egin dute ihes Euskal Herritik erbestera eta, egun, 33 dira ihesean bizi diren euskal herritarrak: bost deportatu eta 24 iheslari.