Donostian bukatuko du Chill Mafiak bere lehen etapa, bi kontzerturekin
Iruindarrek bira amaiera iragarri dute gaur eta azken bi kontzertuak Donostian izango dira, Dabadaban.
Iruñeko Chill Mafia musikari kolektiboak, bira amaiera iragarri du, Euskal Herrian, zein Espainiako Estatuko hainbat hiritan. Honela, iaz abiatu zuten bira arrakastatsuari amaiera emateaz gain, etapa baten itxiera moduan iragarri dute.
Bi data berezienak azken bi kontzertuak izango dira: urtarrilaren 27an eta 28n Egiako Dabadaba aretoan. Erabaki hori hartu dute, aretoarekin duten harremanaz gain, bertan eman zutelako euren estreinako kontzertua, joan den martxoan.
2021eko urtarrilean kaleratu zuen kolektiboak bere lehen bideoklipa, lehendik Soundcloud plataforman hainbat mixtape kaleratu zituzten arren. Urte horretako otsailean, Xabier Leteren bertsioa eginez Euskal Herri osoan egin ziren ezagun, eta euren Ezorregatik Berpizkundea lanarekin abiatu zuten bira “historikoa”.
Punk jarrera probokatzailearekin, polemiken zaratatik aldenduta, bidea urratzen jarraitzen dute; etengabe ari dira kanta berriak kaleratzen, taldeka, zein banaka, nazioartean sona handituz: Espainian eta Katalunian, batez ere.
Kaleratu duten azkeneko singlea, kolektiboko Irenek egin du, Hernaniko Euskoprincess artistarekin.