Ostegunean bukatuko da Errigorako saskia erosteko kanpaina
Bihar osteguna, azaroaren 10ean bukatuko da aurtengo Errigorako kanpainaren baitan saskia erosteko aukera. Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko produktuz osatutako hiru saski eskainiko dira eta horien balioaren %25 zonaldeko euskalgintzari bideratuko zaio.
2013tik 1.635.000 euro baino gehiago bideratu ditu Errigorak Nafarroa hegoaldean eta erdialdean euskaldunak sortzeko herritik jaiotako egitasmoak sustengatzera. Eta, aldi berean, diru ekarpen hori sortzeko bidea elikadura burujabetzara pausuak emateko baliatu dute.
“Bat egiteko garaia da” da aurtengo leloa: zonifikazioa gainditzeko garaia dela uste dutelako, batetik, eta Ager eremuko euskaltzaleak –Nafarroako hegoaldea eta erdialdea– “berradiskidetzeko” eta “aurrerako bidea bateratzeko garaia delako”.
Errigorak sortutako Agerraldia egitasmoak garrantzia handia hartu du azken hilabeteotan, “euskarari hauspo berria emateko askotarikoen mugimendua den neurrian”.
Donostian urtez urte gehiago dira Errigorako saskiak elkartasunez erosten dituzten euskaltzaleak, eta gero eta gehiago bat egiten duten elkarteak. Aurtengo kanpainarako, hiri osoko 22 lokal eta egoitzetan banatuko dira saskiak, inoiz baino kopuru handiagoa. Hemen egin daiteke online bidezko erosketa.
Aiete: Axular Lizeoan eta Santo Tomas Lizeoa Ikastolan.
Amara: EH Bildu egoitzan.
Amara Berrin: Amarako AEKn eta ELA Donostian.
Antigua: Doka Kafe Antzokian.
Añorgan: Ikastolen etxean, Añorgatxikitarrak Auzo elkartea eta Kutxa Ekogunean.
Altza: Herrera Kirol Elkartean.
Bidebieta: Herri Ametsa Ikastola.
Egian: Aitor Ikastola HLHn eta Arrano Elkartea.
Erdialdea: Bagera elkartearen egoitzan.
Gros: Irrintzi AEKn, LABen egoitza eta Zurriola Ikastolan.
Ibaeta: EHU Ibaetako Unibertsitatean (Barriola eraikina-LAB).
Igeldo: IKO Igeldoko Kooperatiban.
Intxaurrondo: Steilas sindikatuan eta Zuloa Zaharren.
Loiolako Erriberan: Erribertxo elkartean.
Martutene: Arantzazuko Ama LHIn.
Parte Zaharra: Arrano Elkartean.