ELAk irabazi ditu udaleko hauteskunde sindikalak
Ostegunean egin zituzten Donostiako Udaleko hauteskunde sindikalak, eta ELA sindikatuak lortu ditu ordezkari gehien. Zehazki, bederatzi ordezkari lortu ditu ELAk, zazpi LABek, hiru CCOOk, hiru Ernek eta bi Esan sindikatuak. Azken bi horiek polizia sindikatuak dira, eta Esan estreinakoz aurkeztu da Donostiako Udaleko hauteskunde sindikaletara. Boto kopuruari dagokionez, ELAk 300 boto lortu ditu, LABek 275, CCOOk 130, Ernek 108 eta Esanek 84.
Udalak 1.500 bat langile ditu, eta horiek ordezkatzen dituen batzordea aukeratzeko egin zituzten hauteskundeak. 2018an egin zituzten azkenekoz hauteskunde sindikalak udalean, eta orduan LAB izan zen garaile: hamar ordezkari lortu zituen LABek, zazpi ELAk, bost CCOOk eta hiru Ernek.
Bestalde, Donostia Kulturak, Donostia Kirolak eta udalaren mendeko gainontzeko erakundeek datozen egunotan egingo dituztela euren hauteskunde sindikalak, bakoitzak bere langile batzorde propioa baitu.