Realaren eta Athleticen arteko derbia San Mamesen erabakiko da
Euskaraldiarekin bat egingo du Athleticen eta Realaren arteko euskal derbiak. San Mamesen jokatuko dute bihar, 20:00etan. Lehiatua izango da, bi taldeak joko aldetik maila onean daudelako. Txuri-urdinek pasa den sasoian lorturikoa errepikatu nahiko dute. Izan ere, Realak 0-1 irabazi zuen, zuri-gorriek beraien atean sarturiko gol bati esker. Sailkapen nagusian gertu daude, nahiz eta donostiarrek hiru puntu gehiago izan. Beraz, irabazten duenak lortuko du saria, eta derbia eskuratzearen ohorea.
Saskibaloian, Ibaeta Basketek azken bi porrotak ahazteko irabazi beharra dauka. Ligan eta Eurokopan huts egin ostean, Azu Muguruzak gidatutako taldeak Zaragoza hartuko du bihar Gasca kiroldegian (18:00).
Izotz hockeyan, Txuri Urdineko bi taldeek jokatuko dute. Mutilek arerio errazenaren pistan jokatuko dute. Milenio Panther izango dute bihar aurrez aurre (20:45). Denboraldi honetan donostiarrek bi aldiz menderatu dituzte, eta hirugarren bat ere posible da. Neskak, berriz, lehiara itzuliko dira etxean Jaca indartsuaren kontra. Oraindik ez dute partida bakar bat ere irabazi, eta horrelako batean lortuko dute lehena.
PARTIDAK
Futbola
Emakumezkoen lehen maila, 9. jardunaldia
- Athletic – Reala (bihar, 20:00)
Saskibaloia
Emakumeen liga, 8. jardunaldia
- Ibaeta Basket – Zaragoza (bihar, 18:00)
Izotz hockeya
Gizonen lehen maila, 9. jardunaldia
- Milenio Panthers – Txuri Urdin (bihar, 20:45)
Emakumeen lehen maila, 8. jardunaldia
- Txuri Urdin – Jaca (etzi, 14:30)