San Tomas eguneko postuen zozketa egin du udalak
Donostiako Udaleko Festak sailak atzo egin zuen San Tomas eguneko postuen zozketa –abenduaren 21ean ospatuko da–. Emaitzak hemen kontsultatu daitezke. Hainbat elkartek eta ikastetxek txistorra saltzeko postua izango dute hiriko hainbat tokitan: Plaza Berria, Gipuzkoa plaza, Sarriegi plaza eta Bulebarra.
Guztira, hamabost ikastetxe aurkeztu ziren, eta horietako bat zozketan izan ez zenez, hamalauri egokitu diete postua. Elkarteei dagokienez, 44 aurkeztu ziren. Horietatik zortzi ez ziren zozketan izan, eta, beraz, zozketatik kanpo geratu ziren. Horrela, 26 elkarteri egokitu zaie postua.
Santo Tomas Lizeoa, Intxaurrondoko Gazte Asanblada, Amnistia Internacional Donostia, Iruzun Eskaut Gia Talde Laikoa, Txanpontxo kultur elkartea, Euskal Eskaut Gia elkartea, Thamessis elkartea, Auzoenea elkartea eta Kaiarriba izan ziren zozketatik kanpo geratu zirenak.