Egiazko Auzoa egitasmoa aurkeztuko dute asteazkenean
Asteazken honetan, azaroaren 23an, 17:00etan, Egiazko Auzoa egitasmoa aurkeztuko dute Teila Fabrikan Emaus Gizarte Fundazioak, Darkum Elkarteak eta SOS Arrazakeriakek.
2022an zehar, hainbat topaketa egin dituzte Egia auzoan kontsumo arduratsuaren aldeko komunitate inklusiboak sendotzeko, bi ardatz nagusirekin: “Kultura aniztasuna eta esku-hartze komunitarioa. Proiektuak auzoak bizi duen errealitate sozial eta kultural anitza balioetsi nahi du, bertan kultura arteko ekimenak aktibatuz, migrazio prozesuekin batera egoera berriak gertatzen baitira”.
Asteazken honetan, proiektuan parte hartu duten erakundeek urtean zehar egindako lanaren berri emango dute, Escape Room joko baten bidez auzoko ingurumen jasangarritasuneko erronkak identifikatuz eta bizikletak konpontzen ikasteko hileroko topaketak proposatuz.
Bizikleta konpoketa eta DJ Ekirock
Aurkezpenaren ondoren, Darkumek lehen bizikleta-topaketa koordinatuko du 18:00etan, Egiako kiroldegiaren aurreko plazan. Bizikleta konpontzen edo prest jartzen ikasi nahi duenak edo pertsona berriak ezagutu nahi dituenak gonbidatu dituzte.
Topaketa horiek hilean behin egingo dira, Tabakalera MediaLaben Hor Konpon ekimenaren osagarri moduan.