Elbira Zipitria oroituko dute asteazkenean, San Telmo Museoan
Elbira Zipitria omentzeko asmoz sortutako egitarauaren bigarren ekitaldia izango da asteazkenean, hilaren 23an. Oraingoan, Josu Martinezen Anti film laburra proiektatuko da San Telmo Museoan, 19:00etan. Jarraian, Oihana Maritorenak gidatutako solasaldia egingo dute, Ainize Madariaga, Kontxita Beitia eta Jone Forcada gonbidatuekin.