Euskararen, Euskal Herriaren eta feminismoaren aurkako pintaketak agertu dira Zurriola ikastolan
Zurriola ikastolak sare sozialetan salatu duenez, euskararen, Euskal Herriaren eta feminismoaren aurkako pintaketak agertu ziren atzo ikastetxean. Hurra eraikineko bi hormatan idatzi zituzten, esprai beltzez, “ikastolaren ardatz” diren ideiei “eraso” egiten dieten mezuak.
La violencia no tiene genero, Bildu=ETA, Viva España, Feminazis no eta No a la imposicion del euskera mezuak irakur zitezkeen. “Larria da gertatutakoa, eta, ondorioz, hemen gure salaketa”, adierazi du ikastolak Twitterren.
Gaur goizean euskararen, Euskal Herriaren eta feminismoaren aurkako pintadak agertu dira Zurriola Ikastolako Hurra eraikineko bi paretatan, Ikastolaren ardatz diren ideiei eraso eginez. Larria da gertatutakoa, eta, ondorioz, hemen gure salaketa. pic.twitter.com/0U5ygo8EzB
— Zurriola Ikastola (@ZurriolaIkastol) November 21, 2022