Haur migratzaileak goi mailako ikasleekin harremanetan jartzeko Urretxindorra programa abian da
Joan den ostiralean hasi zen Erdialdeko San Jose ikastetxean Urretxindorraren 9. edizioa, SOS Arrazakeriaren “Gizarte Mentoriaren” proiektua. Urretxindorrak 10 eta 14 urte bitarteko haur migratzaileak harremanetan jartzen ditu proiektuan borondatez parte hartzen duten Goi Mailako eta Unibertsitateko ikasle gazteekin.
Hasiera ekitaldian, Isaac Palencia Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteriako zuzendari nagusiak eta Ana Panela Gizarte Zerbitzuetako teknikariak parte hartu zuten. Nossa musikaria izan da ere, haurrentzako musikan espezializatutako musikari nigeriarra. Bertara gerturatu ziren proiektuan parte hartzen duten eskola batzuen ordezkariak eta Real Sociedad Fundazioko ordezkariak, besteak beste.
Neska eta mutil bikoteek elkarrekin ikasiko dute astean zehar, aisialdia ardatz hartuta. Bederatzigarren edizio hau Gipuzkoan hasiko da 37 bikoterekin, UPV/EHU, Deustu, Nazaret, Musikene eta Easoko Politeknikoko boluntarioekin. Proiektua ere erkidego osora zabaldu da, eta Bizkaian eta Araban ere hasiera eman diote Fundación Ellacuría eta ZEHAR errefuxiatuekin elkarteek.