Igeldoko txaletaren salaketa aztertzen ari dira udaleko zerbitzu juridikoak
Donostiako Udalak etxebizitza “ilegal bat” eraikitzea onartu duela salatu dute hainbat eragilek. Horren inguruan galdeginda, Eneko Goia alkateak adierazi du salaketaren berri izan dutela, eta udaleko zerbitzu juridiskoak erantzuna prestatzen ari direla. “Lizentzian akatsen bat balego, konpontzeko bideak zeintzuk diten ikusteko azterketa egingo genuke”, gaineratu du.
Igeldoko Herri Kontseilua, Ieltxo Kultur Elkartea, Haritzalde Naturzaleen Elkartea eta Igeldoko hainbat herritar dira salatzaileak. “Martutenen desjabetutako baserri bat Igeldon berreraikitzeko udalak hartutako erabakiak espekulazio bide bat ireki du, eta, horrela, Igeldon kokatu daitezke obra publikoen ondorioz desjabetutako baserri guztiak”, azaldu dute.
Baserri bat lekualdatzeko aukera legal bat dagoela esan du Goiak: “2006ko lege batek horretarako aukera ematen du, baldintza bakarrarekin; ordezko lursaila babes bereziko gunea ez izatea”.
Eraikinak landa tipologiarik ez duela jakinarazi dute salatzaileek, eta “legez kanpoko” bi lizentzia baimendu direla.