Martxan da Errege Magoen kabalgatarako pajeak aukeratzeko zozketan izen emateko epea
Gaurtik azaroaren 27ra bitartean, Donostia Festakek Errege Magoen kabalgatan haurrek karrozetako paje gisa parte hartzeko izena emateko epea jarri du martxan. Izena ematen duten haurrek zozketa batean parte hartuko dute, azaroaren 30ean 12:00etan udalaren Festak arloaren bulegoetan egingo dena.
Zozketan, hala nahi duten haur guztiek parte har dezakete, betiere 7-10 urte bitartekoak eta Donostian erroldatuak badira. Esteka honetan bete daiteke zozketan parte hartzeko formularioa.