133 hautagai daude 2023ko Urrezko Danborra izateko

Bozeramaileen Batzordeak hiru hautagai aukeratu beharko ditu herri-bozketa egiteko, eta, adostasun handia badago, sariduna izendatuko du. Ikusi zerrenda osoa albiste honetan.

urrezko_danborra Urrezko danborra.

399 proposamen aurkeztu dituzte guztira, partikularrek gehienak. Hiru elkarte eta beste hiru enpresa daude. Guztira, 26 proposamen baztertu dira eskatutako baldintzak ez betetzeagatik: adibidez, hautagaitzak nortasun juridikorik ez izatea, alegatutako merezimenduei buruz nahikoa informazio ez ematea, edo aintzatespenaren helburuarekin bat ez etortzea. Gainera, 240 proposamen elkartu dira, errepikatuta baitzeuden.

Hona hemen hautagaien zerrenda:

  • Algaraklown elkartea
  • Academia de moda Asun Dominguez (moda)
  • Agifes elkartea
  • Aimar Bretos (kazetaria)
  • Alex Ubago (abeslaria)
  • Amaia Montero (abeslaria)
  • Ana Terradillos (kazetaria)
  • Ander Gonzalez (sukaldaria)
  • Antonio Pascual (danborradako jantzien jostuna)
  • Añorga kultur eta kirol elkartea
  • Arantxa Elizondo (unibertsitateko irakaslea)
  • Aritz Aduriz (kirolaria)
  • ASVIAMIE (elkartea)
  • ATECE (garuneko kalteen inguruko elkartea)
  • Aurora Intxausti (kazetaria)
  • Angels Barcelo (kazetaria)
  • Begoña del Teso (kazetaria)
  • Borja Moro (kirolaria)
  • Bruce Springsteen (abeslari internazionala)
  • Carlos Benito (musikaria)
  • Carlos Boyero (zine kritikoa)
  • Bera bera kluba
  • Kemen kirol kluba (kirol egokitua)
  • Codorniu (enpresa)
  • Aldapeta Maria ikastetxea
  • Dbuseko gidariak (zerbitzu publikoa)
  • Dario Brizuela (kirolaria)
  • Dastatzen Group (enpresa)
  • Donostia Sutan 1813-2013 kultur elkartea
  • Eduardo Valcarcel (futbol entrenatzailea)
  • Elena Alustiza (medikua)
  • Elena Auzmendi (DYAko boluntarioa)
  • Eloisa Patat (influencerra)
  • Eneko Pikabea (kirol kazetaria)
  • Emma Garcia (kazetaria)
  • Fernando Aranburu (idazlea)
  • Fernando Postigo (argazkilaria)
  • Fernando Savater (filosofoa)
  • Fesia Techlonogy (enpresa neurologikoa)
  • Izan fundazioa (gizarteratze fundazioa)
  • Gabriel Otegi (Abuztuaren 31ko jaiaren bultzatzailea)
  • Gautena (Elkartea. Autismoa)
  • Giovanna Santamaria (ingeniaria)
  • Hilario Arbelaitz (sukaldaria)
  • Ibon Martin (idazlea)
  • Ibaeta Basket (saskibaloi kluba)
  • Ignacio Hernandez, Sasio (herritarra)
  • Imanol Alguacil (Realeko entrenatzailea)
  • Iñaki Salvador (musikaria)
  • Iñigo Llopis (kirolaria)
  • Isabel Alba Rico (kazetaria)
  • Isabel Verdini (dantza irakaslea)
  • Isabel Zarpadiez (moda diseinatzailea)
  • Ivan Marten (enpresaria)
  • Jaime de los Rios (artista)
  • Javier Garcia (enpresaria)
  • Javier Gurrutxaga (musikaria)
  • Javier Sada (historialaria)
  • John Benjamin (futbol entrenatzaile ohia)
  • Jon Ander Franco (idazlea)
  • Jon Garaño (zinema zuzendaria)
  • Jose Ignacio Aiestaran (bitxigilea)
  • Jose Maria Leclercq (historialaria)
  • Joseba Argiñano (sukaldaria eta gozogilea)
  • Josetxo Mayor (Ulia mendiko kontserbatzailea)
  • Jose Luis Molinuevo (Abuztuaren 31ko jaiaren bultzatzailea)
  • Jose Luis Rebordinos (Zinemaldiaren zuzendaria)
  • Jose Maria Etxarri (Donostiako Orfeoiaren presidentea)
  • Josema Azpeitia (sukaldaritza kazetaria)
  • Juan Mari Arzak (sukaldaria)
  • Judith Jauregi (pianojolea)
  • Julian Schnabel (pintorea eta zinema zuzendaria)
  • Julio Agirrezabalaga (medikuntzako doktorea eta Biodonostiaren zuzendaria)
  • June Yamaguchi (gastronomia kazetaria)
  • Karlos Argiñano (sukaldaria)
  • Karmelo C. Iribarren (poeta)
  • Katxalin elkartea
  • Kontxita Beitia (irakasle ohia)
  • Laura Chamorro (moda kazetaria)
  • Leire Apellaniz (zinema zuzendaria eta ekoizlea)
  • Lagun liburu denda (komertzioa)
  • Loquillo (abeslaria)
  • Los bebes de la bulla (inauterietako konpartsa)
  • Lucas Egibar (kirolaria)
  • Maialen Chourraut (kirolaria)
  • Manuel Carreiras (Basque Center on Cognition, Brain and Languageko Zuzendari Zientifikoa)
  • Mari Luz Esteban (Antropologia irakaslea EHUn)
  • Marta Etura (aktorea)
  • Marti Buckley (kazetaria)
  • Martin Zubimendi (kirolaria)
  • Martin Llade (musika klasikoaren zuzendaria)
  • Menchu Medel (dantza klasikoa)
  • Mikel Erentxun (abeslaria)
  • Mikel Oiartzabal (kirolaria)
  • Mikel Arteta (futbol entrenatzailea)
  • Mikel Aiestaran (kazetaria)
  • Miren Ibarguren (aktorea)
  • Moriarti Produkzioak (zinema egileak)
  • Odei Etxeberria (kirolaria)
  • Odon Elorza (politikaria)
  • Aita Mari (Gobernuz Kanpoko Erakundea)
  • Donostiako Orfeoia (abesbatza)
  • Pablo Biurrun (musikaria)
  • Paco Sagarzazu (aktorea)
  • Igeldo Mendia (jolas parkea)
  • Patxi Lopez de Tejada (idazlea)
  • Patxi Troitiño (koktelak egiten espezialista)
  • Pau Dones (abeslaria)
  • Peio Garcia (Zaporeak proiektuaren fundatzailea)
  • Porrotx. Joxe Mari Agirretxe (pailazoa)
  • Ramon Agirre (aktorea)
  • Real Sociedad Fundazioa. Real Sociedad Genuine (kirol ekintza, sozial eta kulturalak bultzatzeko fundazioa)
  • Remco Evenepoel (kirolaria)
  • Zuberoa jatetxea
  • Ricardo Darin (aktorea)
  • Sachi Takahasi (ikaslea)
  • Santiago Rivera (La Viña jatetxea)
  • Aldabaldetreku (komertzioa)
  • Mediaseteko meteorologia saila (komunikabidea)
  • Aranzadi Zientzia Elkartea
  • Union Artesana (elkarte gastronomikoa)
  • Sonakay (musika taldea)
  • Teresa del Valle (antropologoa)
  • Tito Irazusta (kazetaria)
  • Txantxillo. Santiago Hernandez Redondo (herritarra)
  • Txomin Rekondo (gastronomia enpresaria)
  • Unai Insausti (musikaria)
  • Ur Kirolak (kirol kluba)
  • Viralgen (bioteknologia enpresa)
  • Xabi Prieto (kirolaria)
  • Xabier Anduaga (opera tenorea)
  • Xabier Zabaleta (sukaldaria)
  • Zaporeak (elkartea)
HITZAkide HITZAkide