Eneko Goiak dio behin-behineko tren geltokiak zerbitzuak bermatu behar dituela
Alkateak aitortu du ez dagoela "bereziki pozik" atzo gertatu zenarekin, arduradunek ez zutelako "fin jokatu".

Atotxako behin-behineko geltoki berria espero baino beranduago ireki zuten atzo, eta horrek milaka bidaiari kaltetu zituen. Horren inguruan galdetuta, Eneko Goia alkateak aitortu du ez dagoela “bereziki pozik” atzo gertaturikoarekin. “Eusko Jaurlaritzak barkamena eskatu du, tren geltokiaren aldaketa horretan ez zutelako fin jokatu. Okerrena da erabiltzaileei kalteak sortu zizkietela, eta hori bera esan diot Jaurlaritzari”, nabarmendu du.
Geltokia behin-behinekoa izanik, “bere mugak” dituela gaineratu du Goiak. “Horrekin bizi beharko dugu behin betiko geltokia eraikitzen den arte. Horrek ez du esan nahi egungo behin-behinekoak zerbitzuak bermatu behar ez dituenik”.
Behin betiko geltokia 2024an bukatzea aurreikusten dute, eta ordura arte egongo da funtzionamenduan behin-behineko geltokia.