San Silvestre lasterketako irteera aurreratu dute
Abenduaren 31n egingo da 37. San Silvestre Donostiarra, eta antolatzaileek aldaketa baten berri eman dute. Bi ordu lehenago izango da irteera, 14:00etan –16:00etarako zegoen iragarrita–.
Donostiako Udalarekin batera harturiko erabakia da, eta lasterkarien partaidetza bermatzea du helburu. Izan ere, abenduaren 31n Realak ligako partida jokatuko du Anoetan. Gainera, euskal derbia izango da, Osasuna izango dutelako aurkari. Neurketa 16:15ean hasiko da.
Lasterketaren inguruko informazioa helbide honetan kontsultatu daiteke.