Aigory donostiarrak bere lehenengo diskoa argitaratu du: 'El Blandito Más Duro'
Aigory ezizenez da ezaguna Altzako Igor Berra artista, eta hainbat single argitaratu ondoren, bere lehenengo diskoa atera du orain: El Blandito Más Duro. Rap musika da nagusi zazpi abestiko diskoan, eta urtebeteko lanaren emaitza da. Plataforma digitaletan entzungai dago jada, eta bideoklip bat ere argitaratu dute Youtuben.
Diskoaren izena artistaren beraren isla da: Altza auzoan hezitako pertsona gogorra, sentimenduen burbuila bat adieraziz bere hitzen bitartez; auzoari, amodioari, tristurari edo aurrera ateratzeko gogoei. Euskal Herrian erreferentzialtasuna lortu nahi du Aigoryk, eta laster zuzeneko emanaldiak eskainiko ditu.